Arizmendik ez du udal zerbitzu gisa kudeatuko 0-3 urte artekoa

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ots. 9a, 18:42

Udalbatzako kideak, eguaztenean egindako urtarrileko ezohiko osoko bilkuran.

Eskaintza publiko moduan partzuergoarena izango da eta Arizmendik bere zerbitzu propioa garatu dezakeela jakinarazi zuten eguaztenean egindako ezohiko osoko bilkuran.

Asteon, ezohiko osoko bilkura egin dute udalbatzako kideek gai bakarra tratatzeko. Hain zuzen ere, Haur Eskola –0-3 urte, Haur Hezkuntzarako lehenengo zikloa– udal zerbitzuaren jarduera amaitzea izan zen hartu beharreko erabakia. Aho batez onartu zuten.

"2000. urtean Eskoriatzako Udalak 0-3 urte bitarteko haurren udal zerbitzua eskaintzeko aukera ezarri zuen eta zerbitzu horretara beti aurkeztu da Arizmendi eta eurek kudeatu dute gaur arte. Orain, 2023-2024ko ikasturtera begira adierazi digute udal zerbitzu moduan kudeatzen ez duela jarraituko", adierazi zuen Joserra Zubizarretak, Eskoriatzako alkateak.

Zubizarretak hauxe gaineratu zuen: "0-3 udal zerbitzurik ez da egongo, Partzuergoak eskainitako zerbitzu publikoa dugulako herrian. Hala ere, Arizmendik bere proiektu propioa garatu dezake; kontua da ez dutela Eskoriatzako Udalaren zerbitzua gisa kudeatuko; euren kabuz garatutakoa eskainiko dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak