2005ean jaiotako eskoriatzarrak baserriz baserri aritu dira kantu eskean gaur goizean, Santa Ageda egunaren bezperan. 47 lagun inguru batu dira, eta hiru talde egin dituzte: batzuk, Bolibar auzoaren inguruan aritu dira; beste batzuk, Apotzaga aldean; eta hirugarren taldea, Marinen. Hala ere, Santa Ageda egunean ere ez dute hutsik egingo, ohiturari jarraituz, dantza egingo baitute bihar.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.