Inauterietako bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte domekan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ots. 2a, 17:45

Iaz, kuadrila bat mozorrotuta, Fernando Eskoriatza plazan.

Otsailaren 5ean –domeka– jarriko dituzte salgai inauterietako bazkarirako txartelak. Otsailaren 18an egingo da Inauterietako bazkaria Manuel Muñozen, eta kiroldegian bertan, H@zin eta bibe.me webgunean erosi ahal izango dira sarrerak, eta horretarako azken eguna hilaren 13a izango da.

Bi menu egongo dira: batetik, helduentzat prestatutako menuaren barruan, patatak errioxar erara, saiheski errea eta txutxitoak txokolatearekin. Edateko, berriz, ardo beltz ondua, ardo zuria, sagardoa, freskagarriak eta ura, kafea eta txupitoa eskainiko dira, 22 eurotan. Bestetik, 18 urtetik beherakoei zuzendutako menua ere egongo da: makarroiak tomatearekin eta gaztarekin, txahal-hanburgesak saltsan patatekin eta Smarties-izozkia, 15 eurotan.

Txartela erosteaz batera, lekua ere erreserbatu beharko da. Horretarako, kultura@eskoriatza. eus helbide elektronikora idatzi daiteke edo 943 71 44 07 telefono-zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak