Eskoriatzak ez du amore eman, eta puntu baliotsua eskuratu du

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 28a, 20:57

Kategoriako talde gogorretako baten kontra jokatu du gaur Eskoriatzak, gernikarrak bigarren daudelako. Baina, partidu hasiera bikain baten ondoren (3-0) bazirudien etxekoek azken bi astetako bolada txarra etengo zutela. Gernikak, baina, atsedenaldira joan aurretik markagailua irauli du (3-4). Eskoriatzak bigarren zatian ez du amore eman eta partidua berdintzeko kapaz izan dira (4-4).  

Zapore gazia utzi du gaur Eskoriatzak etxeko zaleen aurrean lortutako puntuak. Eta ez da emaitza txarra, kontutan izanda nor izan duten aurrean. Baina, etxekoek hasierako 15 minutuetan Gernika jota utzi dute (3-0) eta zaleen bultzadarekin –harmailetan, beste behin, giro paregabea izan da– bazirudien garaipena etxean geratuko zela, nahiz eta minutu asko geratzen ziren aurretik.

Eta Gernikak erakutsi du zergatik dauden hor, bi minutu behar izan dituztelako bi gol jarraian egin eta partiduan sartzeko (3-2). Hortik eta atsedenera bitartean, bisitariek beste bi gol egin dituzte, eta eskoriatzarrei epaileak balio gabe utzi die gol bat. Hori horrela, 3-4 erretiratu dira aldagelara, partidu hasierako sentsazio onak erabat galduta.

Sinetsi egin dute egin beharreko lanean

Eskoriatza, baina, ez da kikildu, eta hori da gaurko partiduak utzi duen gauza positiboetako bat, errazena azken bi asteetako sentsazio txarrei jarraipena eman eta amore ematea zelako. Baina, ez dute halakorik egin, lanean jarraitu dute, intentsitatez jokatuz eta bigarren zatian eurak izan dira gol bat egiten bakarrak (4-4): "Taldeak bere aukeretan sinetsi du eta horrekin geratzen gara. Bereziki azken asteotako sentsazio txarrak atzean utzi ditugu eta puntu bat irabazteko kapaz izan gara", adierazi dio GOIENAri Narciso Pavok.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak