Garraioa, elikadura-burujabetza, kontsumo-efizientzia eta berriztagarrien sorkuntza izango dira, batez ere, jardunaldian berbagai izango dituzten gaiak. "Garai inportantea bizi izaten ari gara. Gure bailaran, Euskal Herrian eta munduan aldaketak gertatzen ari dira eta gertatuko dira. Horiek gure ongizatean eragingo dutenez, ongizate-maila hobetzean eragin beharko dugu", adierazi dute EH Bildutik.