Jaime Figueroa magoaren eta bentrilokuoaren bakarrizketa, domekan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 25a, 17:07
Jaime Figueroa artista.

Jaime  Figueroak hainbat disziplina uztartuko ditu Hablar entre dientes bakarrizketan. Domekan izango da, 19:00etan, Zaldibar antzokian, eta sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Manuel Muñoz kiroldegian edo bibe.me webgunean –5 euro–.

Jaimek txikitan Macaulay Culkinen antza zuen, eta orain Boris Johnsonen antza du. Hori horrela, umorea galdu gabe, hain zuzen ere, umorea eskainiz, bere talentu polifazetikoa aterako du oholtza gainera umorea, musika, magia eta bentrilokuo tartetxo bat eskainiz.

Sari ugari poltsikoan

Jaime Figueroa artista polifazetikoa da eta sari nazionalak (2011ko Magia Komikoko Txapeldun Nazionala) zein nazioartekoak (Madrake d 'Or 2015, Paris eta Magia Komikoko Lehen Saria 2014ko Uruguaiko nazioarteko kongresuan) lortu ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak