Xabi Larrearekin malabarrak eta magia domekan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 18a, 17:57
Xabi Larrea ping pong pilotekin. Argazkia: Montse Lozano

Ping pang umorezko zirku ikuskizuna izango da ikusgai, 17:00etan, domeka honetan, urtarrilak 22, Zaldibar antzokian. Xabi Larrea antzezleak ping-pongeko pilotak manipulatzeko teknika landua erabiliko du aretora joaten diren ikus-entzuleen aurrean, malabarismoaren eta magiaren teknikak elkartuz.

Imanol Ituiñoren, Txefo Rodriguezen eta Xabi Larreren sorkuntza da Ping pang eta testu gabeko ikuskizuna da. Gizarteko arazoen inguruan hausnartzeko bidea ireki nahi dio publikoari saio honekin, magia, umorea eta pilotak lagun.

5 urtetik gorako edonori zuzenduta dago eta 50 minutu iraungo du saioak. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, hiru eurotan, Manuel Muñoz kiroldegian eta bibe.me webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak