Akuluk 'Sua' diskoa aurkeztuko du Inkernu tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 6a, 17:56

Akuluko kideak.

80ko hamarkadan sortu eta urte askoan geldi egon arren, Aretxabaletako Akulu taldeak diskoa argitaratu berri du, eta, bederatzi kantuz osatutako lan berria kalean dela, zuzenekoa emango dute urtarrilaren 21ean, Inkernu tabernan.

Denbora batez prestatzen izan dira ordubeteko zuzenekoa Akulu taldeko Xabi Iribekanpos, Aitor Bengoa Poli Karpo eta Pablo Sanz. Haien esanetan, oi! kanturen bat, punk melodikoa, punk bizkorra… askotariko estiloak uztartzen ditu Sua diskoak, baina horiek zein egunerako prestatutako beste zenbait abesti ere eramango dituzte Inkernuko oholtza gainera. Diskoa argitaratu baino lehen jo zuten azken kontzertua, Aretxabaletako Kixkor tabernan, eta lan berria argitara atera osteko lehenengo emanaldia izango dute hilaren 21ekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak