Protagonistek antzeztuko ez duten arren, jaiotza jarriko dute dagozkion elementu eta pertsonaiekin: Herodes, Errege Magoak, artzainak, errementaria… izango dira bertan, eta antolatzaileen esanetan, Gasteizeko Florida parkean izaten denaren antzekoa izango da. "Pilotalekuko ateak ireki aurretik, Jose Arana nagusien egoitzako egoiliarrak izango dira jaiotza ikusten, eta, bide batez, oparitxoa emango diete Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Haurren gutunak jasotzeko aprobetxatuko dute hitzordua, eta txokolatea banatuko dugu", adierazi du Maitane Rasok, antolakuntza taldeko kideak.