Olentzero eta Mari Domingi Eskoriatzara iristean, herritarrek kalez-kale jarraitu dituzte.
Apotzagatik behera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi traktore gainean herrigunera. Herri sarreran eta erdigunean egon dira gaztetxoenak Gabonetako protagonisten zain, eta zein ondo portatu diren esateko eta zein opari nahi dituzten esateko aprobetxatu dute hitzordua, ibilgailu gainetik gozokiak banatzen zituzten bitartean.
Olentzero eta Mari Domingi Eskoriatzara iristean, herritarrek kalez-kale jarraitu dituzte.