Haizeder Arguiz eskoriatzarra, Espainiako kopako txapeldun

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abenduaren 20a

Haizeder Arguiz gimnasta eskoriatzarrak urrezko domina irabazi ostean.

Ipurua Klubeko Haizeder Arguiz eskoriatzarrak urrezko domina lortu zuen joan den asteburuan, Zaragozan jokatutako Gimnasia Erritmikoko Espainiako Kopan. Bakarkako modalitatean, kadete mailako txapelketa irabazi zuen, uztaiarekin egindako ariketarekin. Espainiakoaz gain, Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan ere urrea lortu du denboraldi honetan gimnasta gazteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak