Bigarren urtez egin dute azoka, Ibarraundin, Zero kilometroko azoka izan da, izan ere, herriko artisauen lanak erosteko aukera egon da. Gabon atarian ohikoak izaten diren azoka berezia izan da modu horretan. Bitxiak, kremak, egurrezko lanak, zeramika... denetarik egon da Ibarraundin.