Bertsolari gazteen Xenpelar Saria, 1971an sortu zen, herriko euskaltzale eta bertsozale batzuen ekimenez. Zortzi urteko etenaldi baten ondoren, Ereintza Elkartearen ardurapean berreskuratu zen. Geroztik, hasieran urtero egiten bazen ere, bi urtez behin antolatzen da, urte bikoitietan zehazki. Azken urteetan Xenpelar Bertso Eskolarekin batera antolatzen dute.
Lehiaketaren egiturari dagokionez, lehendabizi kanporaketa izaten da, eta abenduaren 8an (Juan Frantzisko Petrirena Berrondo Xenpelar-en heriotza egunaren urteurrenean) izaten da beti finala Oreretan.
Honakoa izan zen finaleko sailkapena:
1- Irati Alcantarilla
2- Josu Ibarguren
3- Ekhiñe Zapain
4- Haizea Arana
5- Irantzu Idoate
6- Emaitz Murua