Guadalajaran jokatu da Espainiako Kenpoko kopa txapelketa, eta, Atama Eskoriatza Taldeko zenbait borrokalari bertan aritu dira parte hartzen, Rafa Carriet entrenatzailearen gidaritzapean. Guztira, bederatzi domina lortu dituzte Eskoriatzako taldekoek, hiru modalitatetan; urrezko lau domina, zilarrezko beste lau, eta, brontzezkoa bakarra.
Semikenpoan, Airam Duarte, Leire Rato, Danel Azkunaga eta Ion Garcia borrokalariek urrezko dominak jaso dituzte. Fullkenpoan, berriz, Airam Durartek urrezko domina lortu du, eta, Danel Azkungak, berriz, zilarrezko domina. Azkenik, submission modalitatean, Danel Azkunagak urrezko domina irabazi du, eta Airam Duartek eta Leire Ratok, berriz, zilarrezko domina.