"Finantza-hezkuntzaren helburua pertsonei beren bizi-helburuak lortzen eta ongizate ekonomikoa izaten laguntzea da. Zerbitzu honek hobekuntzak ekarriko ditu eskatzen duten familien bizi-kalitatean", gaineratu du Urzelaik.

Hitzarmena sinatu eta argazkia atera dute Eskoriatza Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideek Barymont Taldekoekin batera. Hala ere, martitzenean, 19:00etan, aurkezpena egingo dute Zaldibar antzokian, herritarrei hitzarmenaren nondik-norakoak azaltzeko.