Garaguneko kideek egindako artelanen erakusketa irekiko da astelehenean

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 8a, 09:27
Bittor Arrieta eskoriatzarra artelanak atzean dituela.

Astelehenean, abenduaren 12an irekiko da Garaguneko kideek egindako artelanen erakusketa, Ibarraundi museoan, tartean Bittor Arrieta Leibar eskoriatzarraren lanak. Askotariko teknika eta materialetatik abiatuz, urteetan zehar landutako prozesua izan da, eta pertsona bakoitzaren estilo artistikoa garatzen joan da. Hori horrela, emaitza jendaurrean jarriko dute, eta abenduaren 17ra arte izango da ikusgai.

Garaguneko –interes sozial, pribatu eta irabazi asmorik gabeko erakundea, adimen desgaitasuna duten helduei eguneko arreta-zerbitzuak eskaintzen dizkiena– kideen piezak hainbat herritan egon dira erakusgai, Arrasaten eta Elgoibarren Zubiak eraikiz erakusketarekin batera, Oñatin Korpus egitarauaren barnean, eta baita Aretxabaletako Arkupe aretoan ere. Hori horrela abenduaren 12tik 17ra arte Eskoriatzan, Ibarraundi museoan izango da oraingoan erakusketa ikusgai, honako ordutegian: astean zehar 11:00etatik 13:00ak arte eta zapatuetan 11:00etatik 14:00ak bitartean eta 17:00etatik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak