Eskoriatzako EH Bilduren jardunaldiak herriaren osasuna aztertzeko

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 2a, 11:59

Eskoriatzako herrigunea.

Eskoriatzako EH Bilduk 2030ean, nolako Eskoriatza izan nahi dugu? jardunaldiak antolatu ditu zapaturako; 10:00etatik 12:00etara batuko dira, kultur etxean, eta saio irekiak dira.

Jardunaldiak antolatzearen zergatia azaldu dute, eta bi arrazoi nagusi azpimarratu: "Batetik, garai inportantea bizitzen ari gara. Gure bailaran, Euskal Herrian eta munduan aldaketa handiak gertatzen ari dira eta gertatuko dira. Herritarrei, izango diren trantsizioei norabide egokian erantzun beharra dugu: energia, elikadura, zaintza krisia, merkataritza, gazteen emantzipazioa, osasungintza… Horiek eragingo dutenez, ongizate maila hobetzean eragin beharko dugu. Bestetik, azken zortzi urte hauetan Udalaren bilakaera oso kezkagarria izan da, atzerapauso nabarmena. Udal Gobernua inongo planik gabe egon da eta, haren kezka nagusia irudia izan den bitartean, herri logela fenomenoa areagotu egin da. Horren aurrean, herri egitasmo sendoa behar dugu".

Herriaren ekarpen bila

Zapatuan modu kolektiboan iritziak elkartrukatzea da asmoa, eta lau gai nagusitan sakonduko dute: energia, elikadura eta ingurugiroa; euskara, kultura eta kirola; zaintza eta ongizatea; eta gazteria. "Herri osorako abiapuntua martxan jarri nahi dugu, eskoriatzarren beharrak gizarteratu eta herri eztabaida piztu. Abenduaren 3a guretzat egun oso berezia da, Euskararen Egunak balio berezia duelako. Gainera, euskararen erabilpenaren inguruko datuek kezka handia sortzen digute. Horretaz ere jardungo dugu…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak