Haizeder Arguizen txapelketa borobila: Espainiako Koparako sailkatu da

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 1a, 11:51

Haizeder Arguiz gimnasta eskoriatzarra podiumean.

Ipurua taldeko gimnasta eskoriatzar Haizeder Arguiz sekulako denboraldia egiten ari da. Banakako oinarrizko kategorian lehiatu da denboraldi honetan, uztaipeko ariketa batekin, eta, oraingoz, urrezko bost domina eta zilarrezko bat lortu ditu.

Euskadiko txapelketan lehenengo postuan sailkatu zen, eta, kasu horretan, ezinbestekoa zen sailkapeneko lehenengo bost postuen artean sailkatzea Espainiako Koparako pasea lortzeko. Beraz, helburua lortuta, hurrengo txapelketa hilaren 10ean Gasteizko San Andres kiroldegian jokatuko du; eta abenduaren 14tik 18ra Zaragozan izango den Espainiako Kopan arituko da, zehazki, abenduaren 15ean, 16:24an, uztaipeko ariketarekin. Bertan, oinarrizko mailako 79 gimnastaren aurka lehiatu beharko du eskoriatzarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak