Dantzekin agurtuko dute Euskaraldia Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasleek

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 30a, 15:19
Luis Ezeiza Herri Eskolako haurrak Euskaraldiako photocall-a egin zuten unea.

Luis Ezeiza Herri Eskolak Euskaraldiarekin bat egin du. Joan den eguenean eskolako ikasleak Fernando Eskoriatza plazan dagoen karpara hurbildu ziren eta bertan, Euskaraldiko photocall-a egin zuten. Hitzordurako mozorrotu eta argazkiak atera zituzten, eta horrekin batera, Euskaraldiko abestia dantzatu zuten. Egubakoitz honetan, berriz, eskolako patioan euskal dantzak dantzatuko dituzte, arratsaldean, eta Guraso Elkarteak prestatutako txokolatea dastatzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak