Ardo dastatze borobila; askotariko ardoekin eztarria bustitzeko eta odolki eta foie pintxoekin sabela betetzeko

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 28a, 15:46

Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako ardo dastatzea izan zen zapatuan, Fernando Eskoriatza plazan. Euskaraldiaren baitan muntatuko karpa jarrita zegoela aprobetxatuz bertan jarri zituzten postuak, eta bertaratu zirenek ardo mota ugari probatzeko aukera izan zuten; baita, foie edo odolki pintxoak jateko ere. "Giro ederra izan dugu, eta, etorri zirenei, elkarteko bazkideei eta boluntario gisa ardo dastatzea aurrera ateratzeko lagundu diguten boluntario guztiei eskerrak eman beharrean gaude", adierazi dute Atxorrotx Kultura Elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak