Erakundeak interpelatu dituzte Eskoriatzako feministek

Uxue Igarza Loiola 2022ko aza. 25a, 22:14

Indarkeria matxistak dituen ertz desberdinetatik egin dituzte salaketak: erakundeen indarkeria salatu dute, Guraso alienazio-sindromea gezurtatu dute eta Maixol Iparragirrre presoaren egoera ere "larria" dela azpimarratu dute.

200 bat lagun elkartu dira Eskoriatzan, eta borroka feministaren baitako aldarrikapen ugari egin dituzte. 

Erakundeek indarkeria jarri nahi izan dute erdigunean, eta Gurasoen alienazio-sindromeaz jardun dute. Sindrome hori "existitzen ez dela" eta "sistema matxistaren beste erreminta bat dela" salatu dute.

Testuinguruan jartzeko GAS terminoa Richard Gardner haur psikiatrak sortu zuen 1985an. Psikiatraren iritziz, haurrak prozesu judizialetan "testigantza emateko psikologikoki manipulatuak" izaten diren kasuei egiten die erreferentzia. Mugimendu feministak aldarrikatu izan du "ikuspegi patriarkala" nagusitzen zaiola eta nazioartean haurrei aitortzen zaizkien oinarrizko giza eskubideen aurka doala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak