'Evaren alabak', indarkeria matxistari buruzko antzezlana

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 25a, 16:40

'Evaren alabak' antzezlana izango da Zaldibar antzokian.

Antzezlana azaroaren 27an Ibarraundi museoan eskainiko dute, eta bi saio egongo dira: lehenengoa 18:00etan eta bigarrena 19:00etan. Antzezlana euskaraz izango da, eta sarrera doan da. Antolatzaileek adierazi dutenez, 12 urtetik gorakoentzat zuzendutako ikuskizuna da.

"Antzezlana gordina da, tamalez, errealitatea ere hala delako. Indarkeria matxistaren biktimekiko errespetuz aritu nahi da, baina ikusleengan harridura sortuz. Hiru egoera islatuko dira, hiru belaunalditatik. Esperientzia honen bidez, zenbait gertaerari eta gaur egun gizartean guztiz normalizatuta dauden egoerei garrantzia eman eta ikustarazteko aukera eta tartea eskaini nahi da. Antzezlana hiru esketxetan banatzen da, eta ikuslea esketx batetik bestera ibilbide bat eginez joango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak