Indarkeria instituzionala salatuko dute

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 23a, 16:11

Azaroaren 25ean egindako elkarretaratzea, Eskoriatzan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, Instituzioek ere emakumeok* kolpatzen gaituzte lelopean egingo da elkarretaratzea, egubakoitzean, Fernando Eskoriatza plazan, 19:00etan. Horrekin batera, Eskoitzako Presoen Taldeak hileko azken egubakoitzean antolatzen duen elkarretaratzea ere ordu berean egingo da, bi elkarretaratzeak batuz.

Ideia bera partekatzen dutela argudiatuz, Eskoriatzako talde feministetako kideek eta Eskoitzako Presoen taldeko kideek elkarretaratzea batera egitea adostu dute.

Sistema patriarkala eta haren instituzioak irauli

Emakume presoak etxera! lelopean aterako dira Fernando Eskoriatza plazara Eskoitzako Presoen taldeko kideak. "Sistema patriarkal honetan onartezina da emakumea delitugilea izatea. 'Emakume onak' birsortzeko fabrikak bilakatzen dira espetxeak. Emakume presoak 'ber-hezteko' diseinatuak daude. Emakumea sistema patriarkalaren arabera dagokion tokian jartzeko baliatzen dituzte lan-eremuak, tailerrak, janzkera araudiak, sexualitatea bizitzeko mugak… kartzelan. Emakume presoek zigor hirukoitza pairatzen dute: zigor soziala: patriarkatuak emakumeari ezartzen dion rol pasiboa apurtzen duelako. Zigor pertsonala: 'Emakume txarra'-ren edota ama direnen kasuan 'ama txarra'-ren epaia gehitzen zaio ezarritako zigorrari. Zigor penala: emakumeentzako prestatua ez dagoen sistema penalaren-pean bete behar dutelako kondena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak