Eskoriatzarrek ere gogotsu heldu diote Euskaraldiari

Txomin Madina Milikua 2022ko aza. 19a, 20:16

Eguenaz geroztik askotariko ekintzak izan dituzte Eskoriatzan Euskaraldiaren harira. Gaur Euskaraldiaren Herri Eguna egin dute, besteak beste frontenis txapelketarekin eta 70 lagun inguru elkartu dituen bazkariarekin.

Eguenean, herrian euskarak duen erabileraren inguruko hitzaldia. Atzo, Musika Eskolakoen eta Bandaren emanaldiak eta Mintzodromoa. Eta gaur, Euskaraldiaren Herri Egunaren baitan, frontenis txapelketa, herri bazkaria eta musika emanaldiak. Hizkuntza ohiturak aldatu gura dituen ariketa sozialaren hirugarren edizioak indartsu hasi da Eskoriatzan.

“Ondo hasi dugu Euskaraldia. Apur bat denetik antolatu dugu, ahalik eta askotariko jendearengana heldu asmoz”, azaldu dute herri bazkarian Euskaraldiko batzordeko gazteen taldeko Ane Arrietak eta Dorleta Ezeizak.

Goizean egindako frontenis txapelketan Ander Errarte eta Hector Rodriguez izan dira irabazle Iñaki Astiazarani eta Aitor Fernandez de Arroiaberi irabazi ostean. Gero Fernando Eskoriatza plazan egindako bazkarian, bestalde, 70 lagun pasatxo elkartu dira. “Egia da eguraldiak ez duela batere lagundu, lurra bustita dagolako eta fresko egiten duelako. Baina karpa beteta dago eta horrek giro goxoa sortu du. Pozik gaude”, azaldu dute Arrietak eta Ezeizak. Musikak girotu du bazkalostea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak