"Zer usain du ardo batek? Lore usaina, frutena, egur nobleena? Ardo batean usain ugari aurki ditzakegu. Guztiak naturalak, mahatsetik, landatutako lekutik, elaborazio-prozesutik edo ontzetik datozenak. Zatoz usain eta zaporeen unibertso honetara. Ardoak aurpegi asko ditu, dastatu eta praktikan jarri", adierazi dute antolatzaileek.
Izena emateko azken eguna azaroaren 18a, egubakoitza da, eta horretarako bideak, berriz, honakoak dira: H@ZI-n, 943 71 44 07 telefono zenbakira deituz, 636 78 59 71 telefono zenbakira Whatsapp-a bidalita edo bibe.me webgunean.