Telebista digitalaren estaldura hobetzeko lanengatik etena

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 10a, 16:04

Antena bat etxebizitza batean.

Itelazpik (Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioen Sozietate Publikoa) kudeatzen du Eskoriatzako hilerriaren ondoko dorrean dagoen LTD lurreko telebista digitaleko errepikagailua. Telebista-kanal horien estaldura hobetzeko, emisio horiek Atxorrospeko dorrera eramango dira, etxebizitzen irismen eta ikuspegi hobea lortzeko. Hori horrela, azaroaren 14an, goizean, etena egingo da LTDko kanalak zabaltzeko.

Egun horretako arratsalderako piztuta geratuko dira errepikagailu berrian. Hala aldaketa horrek ez duela zerikusirik Teleskoko sarearekin adierazi dute Eskoriatzako Udaletik. Beraz, telebista ikusteko arazoren bat izanez gero, konfiantzazko instalatzaileari (antenistari) deitzea gomendatzen dute, behar izanez gero harrera-antenetan egokitzapenak egin ditzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak