Ibarraundi museoa bizirik dago

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 10a, 11:19

Ikastetxeetako haurrak Ibarraundi museoan.

Urrian 435 ikasle izan dira Ibarraundin askotariko lanketak egiten. Axtrokiko ontziak landu dituzte, emozioak, Gaba Baltza eta historiako aroak… Horrekin batera, urrezko ontzien erakusketa eta Axtrokiko eremua ezagutzeko bisita irekia egingo dute hilaren 20an. Plazan batuko dira, 10:00etan, eta interesatuek museora dei egin dezakete izena emateko 943 71 54 53 telefonora. Horretarako azken eguna, azaroaren 18a izango da.

Axtroki, urrearen magia Ibarraundi museoan dagoen urrezko ontzien erakusketa ikusteko azken eguna izango da azaroaren 20an. Axtrokiko urrezko ontziak duela 50 urte aurkitu zituzten, eta, hori horrela, Aranzadi Zientzia Elkartekoek utzitako erreplikak daude ikusgai Ibarraundin, zenbait panel informatiborekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak