200 sarrera geratzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko

Imanol Beloki Unamuno 2022ko aza. 10a, 09:36

Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizuneko kartela.

Urtero moduan, ardo dastaketa egunarekin batera egin beharrean, egun bat lehenago, azaroaren 25ean, egubakoitza, izango da Euskal Herriko pailazo mitikoen ikuskizun berriaren estreinaldia, aurten, Eskoriatzan. 600 sarrera salgai jarrita, egun bakarrean saldu zituzten guztiak, eta, edukiera 1.000 pertsonatara handituta, 200 sarrera inguru geratzen dira salgai.

Urteak bete, abenturak bizi! ikuskizunarekin izango dira oraingoan, Manuel Muñoz kiroldegian. Eta hori horrela, kiroldegian bertan erosi daitezke sarrerak sei eurotan. Hala ere, bibe.me webgunearen bitartez ere erosi daitezke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, adin guztietakoek sarrera beharko dute sartzeko. "Hasiera batean, asmoa formatu txikiagoan egitea zen eta 400 sarrera bakarrik saltzea, baina salgai jarri ziren egunean bertan saldu zirenez, formatu handian egingo dugu", adierazi dute Eskoriatzako Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak