Oñatiko Ilatargi astronomia taldearen eskutik, izar konstelazioak ezagutzeko ikastaroa izan da gaur, Zaldibar antzokian. Haurrek gurasoekin hartu dute parte hitzorduan, eta, besteak beste, zeruko izarrak identifikatzen ikasi dute. Ikastaroaren bigarren zatian, zerua behatzeko asmoa zuten teleskopio bidez, baina, lainoaren ondorioz, beste egun batera atzeratzea erabaki dute ariketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.