Haurrek gurasoekin parte hartzera bideratuta dago ikastaroa, eta saioa bi zatitan banatuko da: lehena Zaldibar antzoki barruan izango da, arratsaldeko bostetan hasita, eta zeruko izarrak identifikatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Saio horrek ordubete inguru irautea aurreikusten da. Ikastaroaren bigarren zatian, arratsaldeko zazpietan, zerua behatuko dute teleskopio bidez, eta lehen saioan ikasitakoa aurrez aurre ikusteko aukera izango da.