Zapia lehenago nork hartu, zakuan lasterren nortzuk salto egin, uztaia zenbat aldiz sartu konoan, hankan lotutako puxika nori zulatu norberarena babestu bitartean... jolas eta jolas aritu dira Elorreta auzoko neska-mutilak goizean zehar. Bazkal ordurako zain zeukaten 50 lagun ingururendako paella erraldoia, baina aurretik ardo berezien dastaketa egin dute helduek.
Arratsalderako, berriz, egitarau musikala zuten programatuta: Nhilen kontzertu akustikoa eta Andoni Motoren DJ saioa.
Modu horretan, aspalditik zeukaten asmoa gauzatu dute Elorretako auzotarrek: ekintza xume baina eraginkorrekin, elkarren arteko harremanak estutzea.