Bigarren eskuko azoka egin dute Eskoriatzan, "etxean ditugun gauzei" bigarren aukera bat emateko helburuarekin. Udalak antolatuta, hainbat postu jarri dituzte kalean; tartean, Garagunekoak izan dira birziklatutako materialarekin egindako produktuekin.
Eskoriatzarrek gustura hartu dute azoka: egoera onean dauden produktuak merkeago erosteko aukera izateaz gain, jasangarritasunaren alde egiten delako.