"Barruko denboraldia hasiko dugu egubakoitzean; hau da, hemendik aurrerako kontzertuak Inkernu barruan egingo ditugu. Dagoeneko landu dugu programa, eta datak iristen joan ahala iragarriko ditugu saioak. Hala ere, aurrerapen gisa, azaroaren 19an, Eskoriatzako Euskaraldiaren jaian DJ Jotatxo izango dugu, eta ardo dastaketa, berriz, azaroaren 26an izango da".