Eskoriatzarrak, 17 kontakizun erotiko proposatzen ditu Historias de media X liburuan, eta plazera modu naturalean kontatuz, irakurleen gustuko irakurketa izango den aurreikuspena du Fernandez de Jauregik: "Sexu esplizitua duten kontakizun sorta da nire azken lana. Aurretik idatzi nituen Sentimientos tuyos y mios eta Al Timon de mi barco liburuak testu laburrez osatu nituen; batzuk poesiak, eta beste batzuk hausnarketarako bidea ematen zutenak. Oraingoan, sexua gure bizitzaren parte dela adierazi nahi nuen, eta liburuak batzen dituen kontakizunek umorea eta maitasun handia dute, eta errespetu handiarekin kontatutakoak dira".
