Teilatu fotovoltaikoa jarri du Fagor Automationek Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urr. 13a, 15:43

Fagor Automationeko Eskoriatzako plantako teilatua. Argazkia: Tulankide

Energia berriztagarriak eta energiaren autosorkuntza erdigunean, teilatu fotovoltaikoaren instalazioarekin jardun du azken hilabeteotan Fagor Automationek. Guztira, 270 plaka fotovoltaiko jarri dituzte Eskoriatzako plantan, eta, horri esker, gaur-gaurkoz, batez beste, Eskoriatzako lantegiaren kontsumoaren %6,33 datorkio kooperatibari teilatu fotovoltaiko bidezko autosorkuntzatik.

Hain zuzen ere, urtean 138.820 kWh-ko sortze gaitasuna du instalazio berriak –2019. urtean, 2.191.389 kWh-koa izan zen lantegiaren urteko kontsumoa–. Fagor Taldearen asmoa da ekinbidea beste kooperatiba batzuetara zabaltzea, eta dagoeneko badabil aukera berriak aztertzen. Honela azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak: "Iraunkortasunaren aldeko jardunean dihardu Fagor Taldeak. Horren baitan, hainbaten artean energia berriztagarrietan eta autosorkuntzan sakontzen gabiltza. Urratsak egiten segitu beharra dugu, ekinbide berriak abiarazten, datozkigun aukerak aztertzen, aukera berriak bilatzen… Gaur egungo teilatu fotovoltaikoek ez dituzte gure beharrak haien osotasunean aseko, baina, ibilbide honetan, urrats bakoitza da beharrezko".

Autosorkuntzaren abantailak

Autosorkuntzarako instalazioen aldeko ekinbideetan, adituek hainbat abantaila aipatzen dituzte: faktura elektrikoaren, karbono aztarnaren eta merkatu prezioekiko dependentziaren murrizteak; zero kilometroko energia berriztagarria eskuratzea; eta erantzukizun sozial korporatiboan sakontzen segitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak