Eskoriatzako Apotzaga auzoan, Latagain tontorraren inguruan, baso-eremu txiki batek su hartu du, eguerdiko 14:00ak aldera. Suhiltzaileen esanetan, 80 metro karratu inguru erre dira. Itzalita dago sua, baina suhiltzaileak eremua hozten geratu dira. Oraindik argitzeke dago zerk eragin duen sutea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.