Herriko erretiratuak omendu dituzte Eskoriatzan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko urr. 2a, 17:49

Karmen Uribesalgo eta Domingo Guirao herritar nagusienak omendu dituzte.

Egun osoko egitarauaren ostean, Karmen Uribesalgok eta Domingo Guiraok aitortza jaso dute, herritar nagusienak izateagatik.

Eskoriatzako Udalak antolatuta, 65 urtetik gorako pertsonak omentzeko eguna izan da gaur herrian. Ohiturari jarraituz, meza egin dute 11:30ean, eta salda banatu dute ondoren jubilatuen etxean. Bazkaria ere egin dute Manuel Muñoz kiroldegian estreinakoz, orain artean frontoian egin izan baita, eta Olazar Erretiratuen Elkarteko kideek jakinarazi dute 150 lagun inguru batu direla.

Bapo bazkaldu ostean, Eskoriatzako komertzioek eta Olazar Erretiratuen Elkartekoek eskainitako opariak banatu dituzte, eta, ostean, bazkarira joandako emakume eta gizon nagusiena omendu dituzte. Hain justu, aurtengoan, Karmen Uribesalgo eta Domingo Guirao herritarrek jaso dute aitortza. Batak, lore sorta jaso du, eta, besteak, txapela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak