Tortolis ludoteka ezagutzeko aukera izango da gaur

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ira. 28a, 13:09

Tortolis ludotekako haurrak.

Gaur, eguaztena hasiko dituzte Tortolis ludotekako ate irekiak. Eguenean ere izango dira, eta baita egubakoitzean ere. Bertako hezitzaileek herriko haurrak gonbidatu nahi dituzte, eta, baita, beraien gurasoa ere horietan parte hartzera.

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da ludoteka, eta hainbat helbururen artean daude haurren parte hartzea, euskararen sustapena, sormena eta bi ikastetxeetako haurren arteko harremanak lantzea sustatzen. Hori horrela, haurrez gain, gurasoek ere lokala, bertan dituzten joko eta jolasak… ezagutzeko aukera izango dute. 17:00etatik 18:00etara HHkoentzat zabalduko dituzte ateak; eta LHkoentzat, 18:00etatik 19:00etara. Datorren astetik aurrera eta urrira begira, berriz, ekintza ugari antolatuko dituztela ere adierazi dute, haurrek ondo pasatzeko: slime tailerra, karaokea, trebetasun jolasak, Gaba Baltzari lotutako tailerrak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak