Caja Rural Kopako txapelketa joan den asteburuan hasi zen, Aratzurin, eta Iker Eskibel (Oreka) txirrindulari eskoriatzarra bigarren postuan sailkatu zen. Iaz, hura izan Caja Rural Kopako txapeldun, eta aurten ere emaitza bera lortu gura du. "Borrokatu arren, ezin izan nuen irabazi, baina ondo hasi dugu denboraldia, egindakoaz pozik nago".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.