Bi bidaia ezberdin, lehen pertsonan kontatuta

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ira. 16a, 09:26
Leire Zurutuza Madagascarren.

Ostegun bidaiariak egitasmoko lehenengo hitzaldia hilaren 22an izango da, 19:00etan, Zaldibar antzokian, Leire Zurutuzaren eskutik. Bigarren kontakizuna, eta azkena, berriz, Jon Errasti eskoriatzarrak egingo du, irailaren 29an, 19:00etan, Zaldibarren.

Madagaskarren izan da Leire Zurutuza eskoriatzarra abuztuko oporraldian, Oier Eskibelekin batera. Afrikako irlarik handienean, bertako kultura eta natura ezagutzeko asmoz, hilabeteko bidaiari ekin zioten naobaben eta lemurren lurraldera. Egonaldian, erdigunea, hegoaldea eta ekialdea ikusteko tartea hartu dute, eta baita Baraha irla txikia ere. Bertan bizitakoak kontatuko ditu irailaren 22an, Zaldibar antzokian, 19:00etan. "Power Point bat erabilita eta zenbait argazki erakutsiz egingo dut aurkezpena", adierazi du Zurutuzak.

Bigarren kontakizuna, eta azkena

Bigarren kontakizuna, berriz, Jon Errasti eskoriatzarrak egingo du, irailaren 29an, 19:00etan, Zaldibarren. Iaz egindako bidaia da, eta Espainiako iparraldea eta hegoaldea lotzen dituen ibilbide historikoa egin du bizikletan: Zilarraren bidea. Erromatarrek Meridatik Astorgara eta handik Gijonera eraikitako galtzadatik igarotzen da bidea. Harekin batera beste bi lagun ere izan ziren, eta, guztira, hamabi etapa egin zituzten: 865 kilometro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak