Auzotarrak sua itzaltzen saiatu dira, lehenbizi, eta, ondoren iritsi dira suhiltzaileak. Kalte handirik eragin ez arren, San Bartolome baselizako sabaia erre da pixka bat. Azken ordukoaren arabera, kontrolatuta dute sua; hala ere, ura botatzen jarraitzen dute suhiltzaileek, sua berriz ez pizteko.


