Luis Ezeiza Herri Eskola pareko kantxa eraberritu egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ira. 1a, 11:24

Luis Ezeiza Herri Eskola pareko kantxaren gaur egungo egoera.

Luis Ezeizako kantxa herriko haur eta nerabe askoren topagune izan da, eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du. Ez dira soilik bertan batzen eskolako haurrak jolastorduetan, pilotalekuko eraikinean dagoen Eskoitzako gaztelekuko erabiltzaileek ere sarri erabiltzen dute… Beraz, asko erabiltzen den gunea dela kontuan izanda, eraberritzeko aprobetxatu du Eskoriatzako Udalak udako oporraldia.

Irristatzen zuten gune ugari eta arriskutsu zeuden kantxaren zenbait eremutan, zorua egoera kaskarrean, eta lurrean margotutako marrak ezabatuta... Hori horrela, lurra konpondu eta astelehenean margotu egi zuten; nahiz eta areto futbolean jokatzeko ateak, saskibaloiko zutabeak eta uztaiak eta lurrean margotuko dituzten jolasak falta diren oraindik lanak bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak