Langile batek istripua izan du Eskoriatzan, pinuak botatzen ari zela

Uxue Igarza Loiola 2022ko uztailaren 21a

Argazkia: UVR Ertzaintza.

Pinuak mozten ari zela, enbor bat gainera erori zaio langile bati, Mazmela auzoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, "larri zaurituta" eraman dute Santiago Ospitalera. Suhiltzaileek azaldu dute 8:10ak bueltan izan dela istripua, eta beraiek iritsi orduko, lankideek pinuditik bidera eraman dutela zauritutako gizonezkoa. Anbulantzia ezin izan da haraino iritsi, eta suhiltzaileek jaitsi dute langilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak