Guztiak izango dira musika taldeak; hain zuzen ere, sei musika talderen kontzertuak izango dira asteburu horretan zehar sakabanatuta, eta estilo askotarikoak, gainera. Hala ere, jaialdi honetan, zenbait kasutan, berezitasuna izaten da herriko txoko ezberdin eta ezohikoak erabiltzea emanaldiak egiteko. Aurten, baina, Fernando Eskoriatza plazan izango dira gehienak, Gernika plazan bakarra eta herriko kaleetan zehar arituko da beste talde bat.