Ur-lanbroa botatzen duen sistema, beroari aurre egiteko

Imanol Beloki Unamuno 2022ko uzt. 14a, 12:51

Beroari aurre egiteko Santa Marinan jarri duten sistema itzalita.

Eguaztenean jarri zuten ureztatzeko sistema Santa Marinan, eta bihar arte, behintzat, izango da martxan. Horrekin batera, Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerilekua itxita egon da, uraren kontrolarekin egon den arazo batengatik; igerilekuko ura hustu eta berritu ondoren, analisi berrien emaitzen zain egon da Eskoriatzako udala. Gaur jakin dira emaitzak, eta dena ondo dagoenez, gaur bertan irekiko da igerilekua.

Bero sapa izan da aste honetan, eta asteburuaz gain, datorren asteko egunetarako ere hala iragarrita dago: tenperatura altuak izatea eta ia 40 gradura iristea. Gainera, Euskal Meteorologia Agentziak bina abisu hori ezarri ditu asteon, eguazten eta eguenerako. Hori horrela, Santa Marina plazan ur-lanbroa botatzen duen sistema jarri zuten atzo arratsaldean, eta,egubakoitzera arte, nahi izan duen orok freskatzeko eta jolasteko aukera izan du.

Ur-lanbroa botatzen duen sistema hau ez da berria, kioskotik farol batera dago lotuta, eta, duela zenbait urte jarri zuten moduan, berreskuratzea erabaki du Eskoriatzako Udalak.

Agian, datorren astean

Eguaztenean zabaldu zuten ur-lanbroa botatzen duen sistema, Santa Marina plazako kioskoan, eta sistema bera gaur ere izango da martxan. Eta, bihar, ere jarriko dute, 17:30etik 19:30era bitartean, gainontzeko egunetan moduan. Hori horrela, hiru egun hauetan izaten duen harreraren eta esperientziaren arabera, ur-sistema erabiltzen jarraitzea baloratu egingo du Eskoriatzako Udalak, eta, egoki ikusten bada, datorren asterako funtzionamendu-ordutegia ezarriko da.

Herritarrak animatu

Beroari aurre egin nahi dion edozeinek izango du freskatzera joateko aukera, eta, Eskoriatzako Udaletik adierazi dutenez, toallak eta aldatzeko arropa hartuta, Santa Marina plazara joatera animatzen ditu herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak