Lan horiek egiteaz batera, uztaileko azken astean, berriz, Intxaurtxuetako pasabidea eta Fagor Automationera bitarteko bidegorri zatia moztuko dute eta oinezkoak ezingo dira bertan ibili abuztu osoan. Gauzak ondo bidean, irailean normaltasunez zabalduko dela bidegorria, adierazi dute Eskoriatzako Udaletik.
