Ekainaren 28an jazotako eraso matxista gaitzetsi dute eskoriatzarrek

Hasier Larrea 2022ko uzt. 1a, 22:06

Ekainaren 28ko gauean zehar jazarpen-egoera baten berri izan zuten Eskoriatzako Mugimendu Feministako kideek. Gaur elkarretaratzea deitu eta jende ugari batu da deialdira, erantzun kolektiboa emateko.

Eraso hori herriko espazio batean gertatu zen. Eskoriatzako Mugimendu feministaren arabera, gizonezko erasotzaileak "lehenago ere behin baino gehiagotan jazartu izan ditu herriko zenbait emakume, adin nagusi zein txikikoak". Horrelako jarrerak onartezinak direla, eta herri mailako erantzun kolektibo baten bidez aurre egin behar zaiela erakutsi dute gaur. 
 
Guzti horren aurrean "tinko eta zurrun" mantenduko direla adierazi dute, eta "espazio aske eta seguruen aldeko borrokan" jarraituko dutela.
 
"Erasoen arrean, autodefensa feminista!" aldarrikatu dute.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak