Eskoriatzako feministek mobilizazioa deitu dute eraso sexistak salatzeko

Uxue Igarza Loiola 2022ko uzt. 1a, 10:19

Martitzen gauean izan zuen Ertzaintzak azken erasoaren berri, eta agenteek adierazitakoaren arabera, "eginbideak irekita" daude eta "ikertzen" ari dira. Eskoriatzako Mugimendu Feministak adierazi du ez dela kasu isolatu bat, eta bihar, uztailak 1, mobilizazioa deitu dute herriko plazan.

Ekainaren 28an jakinarazitako gertakariaren inguruan salaketarik ez dagoela, baina "exhibizionismoa egotzita" atestatua irekita dagoela azaldu du Ertzaintzak. "Gizonezkoa identifikatu behar da eta seguru asko epaitegira joango da gero", gaineratu dute.

Eskoriatzako Mugimendu Feministak adierazi du gertatutakoa ezin dela "kasu isolatu edo puntual gisa" ulertu: "Gizonezko honek lehenago ere behin baino gehiagotan jazartu izan ditu herriko hainbat emakume –adin nagusi zein txikikoak–. Horiek ere herriko hainbat lekutan egin dira.

Hala, erasoen aurrean "autodefentsa feminista" aldarrikatu du Mugimendu Feministak, eta "tinko eta zurrun" jokatuko dutela, "espazio aske eta seguruen aldeko borrokan". Mobilizazioa gaur 18:30ean izango da herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak