Sekula baino danborrari gehiagok egin diete ongietorria sanpedroei

Aitor Agiriano Arrese

Danbor hotsek bete zuten atzo gauean Fernando Eskoriatza plaza eta herri guztia. Sekula baino danborrari gehiago elkartu ziren; izan ere, San Pedro Txiki izeneko batailoi berriak estreinaldia egin zuen. Beste berrikuntza bat ere izan zen: Eskoriatzako musika bandak sortutako bi pieza berri jo zituzten; bata, Mario martxa eta bestea, Esko Aurrera pieza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak