5 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizuna izango da, ordubete inguru iraungo du, eta, telesaileko hainbat aktoreren parte-hartzearekin eta artista gonbidatuen laguntzarekin, denboraldi honetako abestiak abesteko karaoke irekia eskainiko dute.
Ikuskizun parte-hartzailea
Maiatzaren 29an estreinatu zuten ikuskizun berri hau, Go!azen karaokea, eta bertaratzen direnek dantzekin eta kantuekin gozatzeko aukera izango dute Gorosarri plazan. Go!azen karaokea ikuskizunean, Aitziber Errazkin Enara, Ander Lacalle Luken eta Asier Burguete Markel aktoreek gidatuta, telesaileko zenbait abesti kantatzeko aukera izango dute jarraitzaileek: batzuetan, aktoreekin batera; eta, beste batzuetan, eurek bakarrik. Ikuskizun animatua eta parte-hartzailea izango dela aurreratu dute, eta gazteei bertaratzeko dei egin diete. Horrekin batera, zehaztu dute aste gutxiren buruan telesailaren 9.0 denboraldia grabatzen hasiko direla-eta adi egoteko.